Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
2016.09.07
I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa kartela

I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa

Irailaren 10ean ospatuko da Iruñeko Alde Zaharrean

Larunbat honetan, irailak 10, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du. Bertan, Nafarroako Dantzen Atlasan lagundu duten bi talde gonbidatuko dira: Leitzako Aurrera Taldea eta Murchanteko Paloteao taldea. Eguerdian zehar Ortzadarrekin batera emanaldiak eskainiko dituzte Iruñeko Alde Zaharrean, ez galdu!