Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
2017.06.04

Ortzadar Beasainen egon zen

Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak antolatutako topaketan parte hartu zuen Ortzadarrek.

Aurreko igandean, ekainak 4, Ortzadar Taldea, Ostadar Taldeak antolatzen duen  Beasaingo XVII. Dantza Topaketan egon zen.

Eguraldi txarra izan bagenuen ere, izugarri egun polita pasa genuen, beste dantza talde gonbidatuekin: Adurtza (Gasteiz), Errotxapea Dantzan (Iruñea) eta Gaztedi (Bilbo).

Mila esker Ostadarreko lagunei, eta aunitz urtez!