Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
2017.05.20

Ortzadar Hernanin ospatu den 31. Txalaparta Festan parte hartu du

Hernaniko txalaparta Festaren 31. edizioa ospatu da, Ortzadarren parte hartzearekin.

Hernaniko Musika Eskola Publikoak eta bertako Ttakun Ttan Ttakun txalaparta taldeak antolatutako festa ospatu da asteburu honetan. Eguna ekitaldiz beteta egon da, eta Ortzadarrekin batera Gipuzkoako Kimu Taldea, Bizkaiako Ttakuntto Txalaparta Taldea eta Arabako Gasteizko Udal Folklore Eskolako txalaparta taldea emanaldia eskaini dute.