Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea


Olentzero1974. urtean, Iruñeko hainbat taldetatik etorritako musikari eta dantzarien talde batek ORTZADAR EUSKAL DANTZARI ETA KANTARI TALDEA osatu zuen. Lehendabiziko urteetan, ORTZADARREK San Antonioko Gazteen hainbat sailekin zuen hasierako harremana gorde zuen, eta, orduan, musika eta dantza tradizionalen ikasketa zuen eginkizun nagusia; taldea garai hartan hasi zen lehenengo emanaldiak eta folklore ikuskizunak publikoaren aurrean aurkezten. Horretaz gain, hainbat ikastaro egiten zituen, esate baterako txistu-ikastaroa, eta Iruñeko Olentzeroa antolatzen zuen. Hurrengo urteetan, bere ibilbideari jarraitu zion, erakunde independente moduan, eta orduan sortu zen ORTZADAR EUSKAL FOLKLORE TALDEA, euskal kulturak hartzen duen eremuan eta berezi Nafarroan aritzen den irabazi asmorik gabeko kultur elkarte pribatua.

Gaur egun, azken urteotan egindako egituraren eta aretoen berregituratzearen ondorioz, proiektua indartu egin dugu, eta, honela, ORTZADAR EUSKAL FOLKLORE ELKARTEA osatu dugu. Proiektu berri honetan lekua izanen dute hala gaur egun taldearen jardueretan aritzen diren taldekideak nola bazkide gisa elkartean jarraitu nahi dutenak, jarduerekin eta gainontzeko bazkideekin duten harremana mantenduz.

Taldea sortu zenean, ORTZADARrek berezitasun bat zuen antzeko erakundeen ondoan: taldearen funtzioak eta helburuak. Horiexek Elkartearen funtzio eta helburu izan dira urte hauetan guztietan zehar. Hona hemen helburu horiek: folklore eta kultura tradizionalaren ikasketa, ikerketa eta zabalkundea, ikerketa lana eginez (landa-lana eta agiritegietako lana) eta ikerketa-jardunaldiak, ikastaroak eta lantegiak antolatuz, eta folklorearen zabalkundea, dantza eta musika emanaldien bitartez.

Behe Nafarroa

Dantza eta musika errepertorioak, eta ORTZADARrek erabiltzen dituen jantziek, helburu horien muina erakusten duten. Izan ere, horiek sortu eta ikasteko beharrezko ezagutzak tokian-tokian jasotzen saiatu gara beti, iturriekiko fideltasunik handiena mantenduz.

Folklorearen elementuak ikasi, hedatu eta, baita ere, berreskuratzeko interes hori dantza eta musikaren errepertorioa aurkezterakoan berritzaile izateko gogoarekin osatu dugu beti, eta, horregatik, koreografia eta eszenaratzea ere landu izan ditugu.

Gaur egun ORTZADAR elkartea 120 pertsonak baino gehiagok osatzen dugu, guzti-guztiak bazkide. Horrela, bazkideetako bakoitzak bere lana eskaintzen dio taldeari, hainbat jardueratan, hala dantza eta musikan nola jantzigintzan, irakaskuntzan, jardunaldietan, ikerketan, etab.

Lapurdi

ORTZADARrek bi areto ditu Iruñean. Horietako batek, Arrotxapea auzokoak, 200 m2 ditu. Bertan, musika eta dantza entseguak egiten ditugu, eta bertan dugu, baita ere, liburutegia, ikerketa-artxiboa, fonoteka, jantzien biltegia eta musika tresna tradizionalen bilduma. Beste aretoa Iruñeko Alde Zaharrean dago, eta Elkartearen jarduera sozialari eskaintzen zaio. Areto horrek 80 pertsonendako jantokia dauka.

ORTZADAR elkarte independentea den arren, baditu harremanak beste hainbat erakunde publiko zein pribaturekin, eta, horietako batzuetan, bazkide gisa ere hartzen du parte. Urtero hitzarmenak sinatzen ditu, hainbat jarduera egiteko, bai Nafarroako Gobernuarekin baita Iruñeko Udalarekin ere.

Gaur egun, harreman egonkorra dugu zenbait kultur elkarte eta erakunderekin, besteak beste, honakoekin: Galdakaoko ANDRA MARI EUSKO DANTZARI TALDEA (www.andramaridantzataldea.com)), Irungo KEMEN DANTZA TALDEA (www.kemendt.com), eta Zuberoako Larraine.

Horretaz gain, ORTZADAR ELKARTEA NAFARROAKO ONDARE EZ-MATERIALAREN ARTXIBOKO kidea da (http://www.navarchivo.com), lehen mailako laguntzaile gisa, eta EUSKO IKASKUNTZAko Folklore saileko EUSKO IKASKUNTZA eta EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA EUSKAL DANTZARIEN BILTZARreko kidea da.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Arga Ibaia Zeharkalea 1, behea

31015, Iruñea

948 22 31 07

ortzadar@ortzadar.org