Nafar Etxeetan urtero egiten dugun kultura-bira martxan da jadanik. Hasiera gaur emango zaio, maiatzaren 17an, Gasteizen. Eskerrik asko Itziar Ortiz de Urbina presidentari haren harreragatik.

Aurten, Nafarroako Dantzen Atlasa aurkezten dugu, Ortzadar Elkartearen eskutik. Ekitaldi hau aukera ezinhobea da Nafarroako dantza tradizionalei buruz ikasteko. Lau dantzari izango ditugu bertan, erakustaldi praktikoak egin eta dantza bakoitza zehatz-mehatz azalduko dizkigutenak.

Bira honen hurrengo datak honako hauek dira:

17.05 GASTEIZEKO “SAN FRANCISCO JAVIER” NAFAR ETXEA

24.05 LOGROÑOKO NAFAR ETXEA

31.05 BARTZELONAKO NAFARREN ETXEA

21.06 BARAKALDOKO NAFAR ETXEA

Baina kontua ez da hemen amaitzen, irailan bira honetako data eta kokapen berriekin itzuliko gara

Han espero zaituztegu!